
CEP García Rivero LHI
Atxuri, 2
48006 BILBO
Telefono eta faxa: 944330193
Liburutegia: atxuriliburu@irakasle.es
Eskola Bilboko Alde Zaharreko Atxruri auzoan dago. Ikasleak zonakoak dira, itsasadarraren bi aldeetakoak ( Zazpi Kaleak eta Bilbo Zaharra).
Eskolan D hizkuntz eredua dugu eta 450 ikasle inguru daude (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoak).
Liburutegi proiektuarekin 2009-10. ikasturtean hasi gara, honako hauek helburu orokortzat ezarriz:
- Liburutegia sistematikoki baliabide gisa erabili.
- Liburutegia material anitzez hornitu (ipuinak, entziklopediak, komikiak, aldizkariak, egunkariak, material informatikoa...).
- Liburutegia irakurketa-idazketa eta informazio iturri toki bezala bultzatu.
- Aisialdirako eta informaziorako irakurketa indartzeko zenbait ekintza burutu.
- Gelako ikasketa prozesuaren osagarri bihurtu.
- Ikasleen berdintasuna indartu.
- Ikas komunitateko hizkuntza desberdinen bultzatzaile izan (euskara, gaztelera eta ingelesa).
- Teknologia berriak erabili ekintzak burutuz eta hauek egiteko behar den informazioa bilatuz.
- Talde lana bultzatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario